Bi jabetze eskolatan, izen-ematea zabalik
2026/03/26Martxan hasita daude Emakumeen Txokoko udaberriko jabetze eskola eta tailer iraunkor gehienak; hasi gabe daudenen artean, plaza libreak geratzen dira bi jabetze eskolatan: 'Emakumeak eboluzioan' izenekoan eta 'Tuppersex: erotika ikuspegi sexologiko eta feministatik lantzen' ikastaroan.
'Emakumeak eboluzioan'

Ikastaro honek eboluzioa ikuspegi integraletik lantzea du helburu, emakumea protagonista gisa kokatuz eta historian zein zientzian izan duen papera azpimarratuz. Hiru saioz osatuta dago: saio teoriko bat eta bi saio praktiko, non parte-hartzaileek arkeologia, geologia, biologia eta etnografiaren bidez ingurunea sakonago ezagutzeko aukera izango duten.
- Izen-emateko azken eguna: apirilak 16
- Formatzailea: Antxieta Arkeologia
- Hizkuntza: Euskara
- Ordutegia:
- Apirilak 24 (ostirala), 17:00–19:00
- Apirilak 25 (larunbata), 09:00–14:00
- Maiatzak 9 (larunbata), 10:00–13:00
-
Prezioa:
- 16,5 € (Azpeitian erroldatutakoek)
- 20 € (erroldatu gabekoek)
'Tuppersex: erotika ikuspegi sexologiko eta feministatik lantzen'

Bigarren ikastaro honek erotika ikuspegi sexologiko eta feministatik jorratuko du. Parte-hartzaileek hainbat objektu eta jostailu ezagutzeaz gain, desioak, sedukzioa eta fantasiak landuko dituzte, betiere hausnarketa kolektiboa eta norbere ezagutza sustatuz.
- Izen-emateko azken eguna: apirilak 24
- Formatzailea: Ainhoa Aira Calero
- Hizkuntza: Euskara
- Ordutegia:
- Maiatzak 5 eta 12
- Astearteak, 17:30–19:30
-
Prezioa:
- 7 € (Azpeitian erroldatutakoek)
- 9 € (erroldatu gabekoek)
